Zer da xaxau?

Hamarkada bat beteko du laster Xaxau konpartsak. Bideberri inguruan, gune alternatibo izateko jaioa, Bergarako hamaika elkarte eta mugimenduren bilgune izatea lortu du Xaxau Konpartsak, eta, urtetik urtera, harago joateko erronka du.

cropped-blogeko-goiburua-2.jpg

Ez dugu baina jaietarako soilik batzen garen konpartsa izan nahi, hori baino gehiago izan nahi dugu, eta lortu dezakegu gainera. Urtean zehar mugitzen den herria izan nahi dugu Bergara eta jaietako olatua erabiliko dugu urte osoa kutsatzeko. Animatzen?