Promozio bideoa

Xaxau egunotan Bergararrei ibili da Pentekoste Jaietako kontzertuei buruz. Laket, Fiachras, Azkaiter Pelox.. baina zer gehiago dao Bergarako Jaixetan? Ikusi bideoa eta jabetu Xaxau Konpartsak prestatu duena Maiatzaren 13tik 17ra txosna gunean.

Bad Sound System taldea furgoneta batera igota kaleetan barna ibiliko da ostiralean. Larunbatean, eguerditik aurrera kantu jira musikatua ospatuko dugu kale baztarretan, jarraian urteroko presoen aldeko bazkaria eta ostean Kopla barik bertso eskolakoek bertso tribial esperimentu soziologikoa prestatu dute. Egitarau osoa egunez egun hurrengo estekari klik eginez ikusi dezakezu: http://www.xaxau.eus/?page_id=8

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude