Xaxau eta gozau

Bergarako txosnagunea betidanik  izan da jaietako gune garrantzitsu bat, urteak daramatzagu Bideberri jai gune alternatiboa eraikitzeko okupatzen.

Hasieran eragile, kultura talde… bakoitzak bere txosna jarri eta egitaraua zen batera egiten zen bakarra, urteak aurrera joan ahala guztia denon artean antolatzera pasa gara.

Umore ona kutsatzeko Xaxau birusa jaio zen orain 7 urte  eta horrek ere izan du bere eragina, geroz eta gehiago gara modu batean edo bestean, guztiok batera txosnagunea haundi egiteko aletxoa jartzen dugun herritarrak!

Ez dugu baina jaietarako soilik batzen garen konpartsa izan nahi, hori baino gehiago izan nahi dugu, eta lortu dezakegu gainera. Urtean zehar mugitzen den herria izan nahi dugu Bergara eta jaietako olatua erabiliko dugu urte osoa kutsatzeko. Animatzen?

Gora herria!

– Xaxau konpartsa